Bisitariaren gozagarri izanen da Erronkariko karriketan barna ibilitzea, eta gauza gehiago ezagutu nahi baditu, Turismo Bulegon aurkituko du aukera zabalagoa.
Elizarako bidean dauden hainbat etxe biziki ederrak dira: Santz, Ganbra eta Lopez etxeak, esaterako.
Elizatik begiratuta, Erronkarik bista paregabea eskaintzen du.
Elizatik abiatu eta eskuineranz jaitsiz Julian Gaiarre (1844- 1890) tenorearen museoarekin topo eginen dugu.
Udaletxetik 800 bat metrora dagoen hilerrian Gaiarreren hilobia ikusteko parada izanen dugu, Mariano Benlliurek egindako mausoleo ederraz horniturik. Mausoleoa 1900. Urteko Parisko Erakusketan izan zen ikusgai.
Gazteluaren auzoan Gazteluko Ama Birjina aurkituko dugu.
Urtean zehar, noizbehinka,frontoian eskularruaren jokoa ikusteko aukera izaten da.
Frontoiaren ondoan Ibaxaren Etxea ikusiko dugu, Ibaxako Batzordearen egoitza dena.