Armarriko koroa
Saltar navegación

ERRONKARIko  Udala

2012ko maiatzaren 19a

OHITURAK ETA FESTAK

Ama Birjina prozesioan eramaten da Gazteluko Baselizara. Abuztuaren 14an, arratsaldez, Ama Birjina baselizatik elizara eramaten da prozesioan. 15ean berriz baselizara eramaten da, prozesioan berriz ere.

FESTAK: Abuztuaren 15ean, Gazteluko Ama Birjina.

Urtarrilaren bostean ematen zaio hasiera urteari, haurrek kantuen bidez Errege Magoei deia eginez.

Helduek zozketa bidez gizon eta emakume bikoteak egiten zituzten egun horretan. Arratsaldean dantzaldia egiten zen.

Duela gutxi arte txerria hil ohi zen, "pobreen festa" izenaz ezagutzen zena

Urtarrila eta maiatzaren lehenean Nabarzato inguruetan dagoen San Sebastian ermitara erromeria egiten da.

San Juan bezperan sua piztu ohi da garai horretan urik gabe egon ohi den zubiarem azpian eta batzuetan herri- afaria egiten da.

Abuztuaren 15ean Gazteluko Ama Birjinaren omenezko Festak ospatu ohi dira, eta bertan urtean zehar kanpoan bizi diren erronkariarrak, kanpotarrak eta turistak jardueretan parte hartzeko elkartzen dira: erromeria, kontzertuak, meza, dantzaldia, kalejira, suziriak, jokoak, Gaztaren Eguna, pelota partidak,...

Bertako jakiak dastatzeko aukera paregabea izan ohi dira festak: artzain- apurrak, gantzaz egindako patatak, ardikia, basurdea, amuarraina, ajoarrieroa, gazta, mamia, gaztanbera, ...

Abenduaren hasieran haurrek koplak kantatzen dizkiote Xabierko San Frantziskori.

Gabon gauean haurrek herriko muino batean Jesus haurrari eskeinitako sua piztu ohi dute.