Sorolla margoa
Erronkariren historia bailarako gainontzeko herrien historiaren antzekoa da.
Neolitikoko trikuharriak dira lehenengo aztarna arkeologikoak. Horretaz gain, badira hainbat kondaira, lehen erronkariarrak Noeren semea zen Tubalen ondorengoak izan litezkeela diotenak, Armenian Babelgo dorrearen nahasmena dela eta hona emigratu zuena.
Herria lehen adiz ageri da dokumentaturik Raonkali (992) izenaz IX eta XI. mendeko dokumentuetan.
Erronkariko Batzarra bertako baliabideak kudeatzeko sortu zen, X. mendetik aitzin Iruñeko monarkiaren garapenarekin batera gauzatuz eta eskumeneko barruti administratibo bakarra eratuz. Erronkariko erkidegoa XIV. mendean xedatu zen.
Carlos IIak 1412. urtean eta ondoren Gaztelako Fernando Katolikoak bailararen pribilegioak berretsi zituzten.
XVIII.mendean basoen ustiaketa zela eta ekonomiak gora egin zuen.
Konbentzioko Gudan (1795) frantziarrek erasotu zuten Erronkari Ibaxa.
Karleistadetan erronkariar askok Isabeldarren eta ideia liberalen alde egin zuten.
1846. urtean egun ezagutzen ditugun zazpi udalerriak eratu ziren: Uztarroze, Izaba, Urzainki, Erronkari, Garde, Bidankoze eta Burgi.
Batzordeak herri- ondasunak kudeatzen jarraitu zuen: larreak, arbolak, eta abar.
Julian Gaiarre 1876. artetik aitzin Espainian, Europan eta Amerikan ezaguna egin zelarik, Erronkariren fama mundu guztira zabaldu zen.
Erronkarin abeltzantzaz eta iraupen - ekonomiaz bizi ziren garai horretan.
1940 urte inguruan Agoitzen sortutako Irati S.A. destilategiak eta Ozkoidi Zerrategiak jendea beste lanbide batzuetara bideratu zuten.
Gerra ondoko urteetan biztanleria handitu egin zen, kanpotik etorritako langileak zirela medio, eta baita Frankok zigorturik Bidankozeko errepidea egitera ekarri zituen batailoiekin ere.
Erronkarin egin ziren petrolio- prospekzioek ez zuten fruiturik eman.
70.hamarkadan bailaran ezarri zen gazta egiteko enpresak garaiko krisi ekonomikoa pixka bat arindu zuen.
90. hamarkadatik aitzin turismoa asko indartu zen. Gaiarreren etxea museo bihurtzea, Naturaren Interpretazio Zentroa ezartzea, landa etxeen sorrera, eta aisialdirako eta kirolerako guneen biziberritzea indartze horren seinale dira.