Erronkari
Erronkari Ezka ibaiaren bi aldeetan kokatze da.
Erdigune nagusia, ezkerrean, Iriartea, Iriondoa eta Arana auzoek osatzen dute, Santa Barbara mendirantz hedatuz. Gazteluaren auzoa eskuin adean dago, goiko aldean herriko zaindari den Gazteluko Ama Birjinaren XVI.mendeko baseliza duela.
Harriztatutako kale eta piriniotako estiloko etxeek herri arkitekturaren barruan eredu orekatua osatzen dute.
XVI.mendeko San Esteban elizaren beheko aldean agerikoak dira XVII eta XVIII.mendeetako zenbait etxe handi eta dotore.
Topografiari dagokionez, herria ibarraren sakonean dago. Klima mediterraniar eta atlantiarraren artekoa da.
Nekazaritzarako lurrak ez dira oso ugariak egun, Ezka ertzeko zenbait baratza eta etxeen ondoko familien baratza txikiak besterik ez ditugu ikusiko.
Paisaia makal, sahasti, ezpel, gurbe, erkametz, arte, pinu gorri eta larreek osatzen dute.
Animaliei dagokienez, gure inguruetan zozoa, pinu- kaskabeltza, buztanikara horia, txantxangorria, mika, gabiraia, aztorea, txonta, katagorria, lepahoria eta azeria bizi dira .
Ehiztariek orkatza eta basurdea nahiago dituzte.
Arrantzaleek Ezka ibaian amuarrainak arrantzatzea maite zuten.