Armarriko koroa
Saltar navegación

ERRONKARIko  Udala

2012ko maiatzaren 19a

INDUSTRIALDEA

Industrialdea

Industrialdea

Erronkarin bertan ez dago industriarik, bailara osoa kontuan hartuz garatu baita jarduera ekonomikoa. Horregatik, bailarako industria Burginko industrialdean biltzen da. Industrialde hori Navarra de Suelo Industrial (NASUINSA) enpresa publikoak sustatu zuen, Erronkariko Batzordea eta Burgiko Udalaren laguntzaz, herri guztien garapen eta jardueren difertsifikazioa bultzatzeko asmoz sinatutako akordioaren barruan.

Horretaz gain, Erronkariko 7.962 metro karratuko hiri-lurrean, San Martin auzoan hain zuzen ere, ENAQUESA enpresa dago, Erronkariko jatorrizko deitura duen gazta egiten duena. Gainera, hiri-lur horietariko 13.367 etan zerrategi zahar bat eta zentral hidroelektriko bat daude. Zentrala Gardeko Udalarena da eta Gardeko Errota izeneko eremuan kokatzen da. Gainera, hiri- lurren beste 2.2240m² etan zerrategi industrial bat dago, eta gainontzeko 39.238m²ak bi eremutan banatzen dira (medebaldekoa, 16.197 m² koa eta ekialdekoa, 23.041m²koa), industria edo ekonomi jarduetarako zuzenduak direnak. Lur eremu horrek, betiere Burgiko industrialdeari kalterik egin gabe, herriaren garapen-aukera ziurtatzen du, bertan saltoki txikiak, lantegiak, biltegiak edo administrazioa erartzen ahal delarik. Eremu guztia argiz eta urez horniturik dago.